

Iragan handiko eta etimologia ugari duen herrixka dugu Santurtzi; izen ezberdinak ezagutu dituen herrixka: Sancti Georgis, Sant Yurdie, Santuye edo Santurce. San Jorge elizaren inguruko jatorria duelako froga da aipatutako etimologia; XI. mendeko eskribuetan agertzen zaigu dagoeneko San Jorge eliza. Santurtzi, Trapagaran eta Sestao herriek betetzen zuten "Somorrostro haraneko hiru kontseilu" deitutakoa, honek Gernikako Batzarretan bozka emateko eskubidea zuen. Historian zehar, itsasoarekiko lotura handiko herria izan da Santurtzi.
XIX. mendean ibaiaren ertzeko industrializazioarekein batera aldaketa demografiko, ekonomiko, sozial eta kulturala iritsi zitzaion eskualdeari. Aipatu aldaketak Abrako kanpoko portuaren eraiketa ekarri zigun; Santurtzi bere arrantzal iragana alboratuz merkantzia eta bidaiari ugari jasotzen zituen portuko zonalde bihurtu zen.
Gaur egun, Bilboren inguruan sortutako turismoak eragin handia izaten du Santurtzin; beraz, herria egokitzen saiatzen diren azpiegitura lanak burutzen dituzte.
Kantauriren historiaren pasadizo asko Santurtzi bertan idatzi egin dira.