Santurtziko nortasun handiko andra batzuk herriko ikur bihurtu ziren;
gure Sotera, eta beranduago, Bella Txaro sardineraren irudiek betiko
iraungo dute santurtziarren oroimenean.
Gaur egun, beste motako ospea lortu egin duen santurtziar andrea dugu
zineman eta telebistan, Anabel Alonso aktorea hain zuzen ere; 15
urtekin Santurtziko antzerki talde batean eman zituen bere lehenengo
urratsak antzezlanetan, "Esposados" laburmetraia dela eta izendatua
izan da Oscar sarietan, eta "Siete Vidas" bezalako telebista saioetan
ikusteko parada izan dugu.
Aipamenik ere merezi izango ez lukeen beste andrak Santurtzin du
sorterria tamalez, telebistako pertsonai nazkagarrieen artean mugitzen
den Tamara alegia. Sarritan gorrotagarri suerta badaiteke ere,
pertsonai ospetsu bihurtu da azken finean.