Kirol arloan, ospe handiko arraun taldea du Santurtzik, Sotera hain zuen
ere; Kantauriko estropadetan onenetariko bat dugu Sotera. Itsasoko Ama
arraun taldea arraunlari berrien harrobian aritzen da.
Igeriketa, squash, futbol, atletismo eta beste kirol batzuen zaleentzako
polikiroldegia ("Victoria erregina" pasealekuan, arrantzal porturen
ondoan) ere dago herrian. Honetaz gain, Santurtzik futbol taldea eta
kirol elkarte ugari ditu.