





Kapitain Mendizabal
kaletik segitzen badugu Sardinera pasealeku
ospetsura sartuko gara, non Lucanari-k 1964an eginiko sardineraren
omenezko oroitarria aurkituko dugun. Hemendik, badia ikusteko lekurik
onena topatuko du bidaiariak.
Geure herriak
eskaintzen duen paisajea itsasotik ere goza dezake
bidaiariak, "Txinbito" itsasontzian hain zuzen ere. Menditik ere
Santurtziko beste ikuspegia lortuko dugu, Serantes-ko tontorretik
alegia;
Mamariga auzo
ospetsutik hasiko dugu igoera eta aintzinako
gaztelu baten aztarnak topatuko ditugu bidean.
Hau guztia kontutan harturik, bidaiariak derrigorrean murgildu beharko
du herri honetako giroetan, bere auzo guztietako jendearen
adiskidetasunaren lekuko zuzena izateko: Mamariga, Kabiezes, El Burgo,
La Txitxarra, Mahastieta, Donibane,...