



Dena den, Santurtziko
festarik zaharrena, bere ugazabaren omenez egiten
dena alegia, San Jorge egunean (apirilaren 23an) ospatzen da.
Festekin jarraituz, Bazkoaren lehenengo astelehenean antolatzen den
Kornitesko erromeria dugu; aipaturiko erromeriak Serantesera igotzean
eta txorizo eta arraultzaz betetako ohiko ogia bazkaltzean datza.
Santurtziko auzoetako jaien artean, irailan ospatzen diren Mamarigako
festetara hurbiltzea merezi du.
Laburbilduz, jaia gustuko duen herria dugu Santurtzi; honen froga da
Karmengo jaietan portuko txosnetara, herriko tabernetara eta
antolatutako kontzertuetara ondoratzen den jende andana.