Zalantzarik
gabe, arrain freskoa du plater nagusia. Santurtziko edozein
jatetxeak eskain diezaioke bisitariari herriko gastronomia ezagutzeko
aukera: Currito (Murrieta etorbidea 21), Kai-Alde edo La Trainera,
portuko Mandanga-ren burrunba ahaztu gabe.
Nahiz eta herri osoan hamaika taberna izan, "txikiteo" zonalderik
ospetsuena La Txitxarra (parketik gertu) dugu. Taberna guztietan pintxo
bereziak, ardo onak, sagardoa edo ohiko txakolina dasta ditzakegu.
Gaueko giroa Juan XXIII eta Kapitain Mendizabal kaleen arteko guneko
pub eta tabernetan aurkitzen dugu: Tabata, Kai Berri, La Ola, El Templo,
Gaua, Flinstones, The Wagon, Zuberoa,...