Santurtzin ez ezik eskualde osoan ere, estatuko beste herritatik
etorritako jendearen elkarteak aurkitzen ditugu. Beste motako taldeak
ere daude Santurtzin: kultur, musika, dantza eta beste arlo
desberdinetan aritzen direnak. Elkarte batzuek, ekologia eta gure
naturaren defentsaren alde jotzen dute (Abraren defentsaren aldekoak,
esate baterako).
Santurtziarrek udal liburutegiak erabil ditzakete, liburutegi nagusia
Cagonillos plazan dago; Interneten murgiltzeko aukera eskaintzen du eta
informatizatutako bilakaera sistema dauka, erabiltzaileek liburuak erraz
bila ditzaten.
Kultur arloan ere, aipagarria da herriko euskaltegiek Santurtziko
euskalduntzearen alde burutzen duten lan eskerga. Musika Eskola ere du
herriak. Santurtziarrei zinema eta antzerki saioak eskaintzen zaizkie
Serantes Kultur Aretoa-n (SKA).
Musika arloan ere badago zer esan; Euskal Herriko talde mitiko batzuen
sorterria dugu Santurtzi, Eskorbuto eta Zarama hain zuzen ere.
Beste aldetik, sarritan herri ekimenen ahotsa den irrati librea dugu
Santurtzin: Pititako Irratia.