Sondikako nazioarteko aireportutik 20 minutura, eta europar eta estatuko
hiriburuekin autopistak lotuta; Santurtzik jasotzen ditu bisitariak
nahiz lurretik nahiz itsasotik, zeren eta Postsmouth-tik (Ingalaterra)
iristen baitzaigu Santurtzira Pride of Bilbao deitutako ferry-a.
Bidaiariak Santurtzin bertan lo egiteko parada izaten du: San Jorge
hotelean (Kabiezes auzoko Antonio Alzaga plazan) eta herri osotik
sakabanatzen diren ostatuetan; honetaz gain, Oriol jauregian egokitze
lanak burutzen ari dira luxuzko hotel bihurtzeko asmoz.